XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guzia da: Euskaltzaindiak ori nik bezin badaki.

Euskeldun adiskidei euskeraz izkiriatu dizkiotedan eskutitzak ez zendukete nai aitatu nitzan, naiz geienak euskerari dagozkan?.

Autu nauen jakindun batzarrari iduritu bide zaio euskerarentzat bestalde egin dedana aski zala.

Zergatik? Uste det asmatu dedala.

Beraz esan nai nizuteke zertan, Euskaltzaindiaren iritziz bederik ez banaiz enganatzen euskera nolakoa orain dan eta lenago izan zan begiztatzen duten jakintsuak, eta aren jatorria billa dabiltzanak, euskeraren zaintzalleak eta begiraleak diran, eta aen sartzea Euskaltzaindian ez dan bidegabezkoa, ez badarabillate ere euskera beren lanetan.

Bestalde, olako lanen egiteko, bear da zerbaitetaraño euskeraz mintzatzen eta izkiriatzen jakin.

Bañan kampoan euskeraren ezagutarazteko, beste izkerak erabilli bear dira.

Kampotarrak, Euskeldun ez diranak, euskera ez dakitenak (nonai sortu ziran), nola itzuliko lirake euskerara, erabilliko balitz aditzen ez duten izkera bat eskentzen zazkioten liburu edo idaztietan?.

Euskera gai da, bai beste izkera asko baño geiago, kampoan ezaguna izan dedin.

Billa dabillanak nondik etortzen dan aztertu bear ditu garrantzi aundiko gai asko.

Izkera eder eta agurgarri onen jatorria arkitu nai duenak bear ditu aztertu eta gogoz piztu aldi zarrenak, ez bakarrik gure basterretakoak, bañan Europa guzikoak, bai'ta ere Afrika eta Asia'koak.

Ordainka Euskeldunen eta euskeraren jatorriaren ezagutzeak argitzen, edo, obeki, argituko ditu aspaldiko gizamota eta gizabide batzuenak.

Zer bixta ederrak gogoari zabaltzen zaioten?.

Nai degu euskerak ez dezan bizi txar eta beartsua ereman, bañan bizi luze eta ospetsua.

Beraz ez dezagula aztu izkuntzak, bizi diran gai guziak bezela, jaiotzen, aldatzen eta iltzen dirala, eta gertatzen zazkioten guziak egiten dirala tinko dauden lege batzuen arauz.

Lege oek azalduak dira Vendryes jaunaren liburu eder batean, Le Langage deitzen danean.

Beti atsegingarria zait gogoratzea neronek zenbat zor diodan olako irakasleari.

Aren izena emen, Euskaltzaindiaren aintzinean, aitatu bear det, euskera bereziki ez ikasiarren, bere adimenezko indar guziaz maiz erakutsi duelako euskera garrantzi aundiko gai bat dala jakintsuentzat.

Euskera ez zaio arrotza.

Beti erakarri nau euskeraren aztertzera.

Bere liburu onen azkenean, gai au aztertzen da: le progrès du langage, mintzaeraren aurrerapena.

Utzi nazazute lerroren bat aitatzera: .

Argi-argia da izkuntzaren aldakera eta izkuntza aldatzen zaion gizatearen izakera elkarrekin dijozala.

Gizartearen edapenak badarama izkuntz bearrezko bide batean.

Izkuntza edapen eta gorapen aundikoa da, ura erabilli oi dutenak asko badira eta adimenak argituak eta edertuak bazazkiote.

Ez al det nere irakasle ospetsuaren gogoeta okertu euskerara itzultzean!.

Nai ginuke Euskeldun guziak, bai aundiak bai txikiak, ezagutu zitzaten Euskal-erriko gai ederrak.